Izoztuen aukera zabala

Globalimar itsas produktu izoztuak inportatzen, ekoizten eta merkaturatzen espezialista da, eta esperientzia handia du sektore horretan.
Hainbat motatako itsaskiak, surimiak, zefalopodoak eta arrainak ditugu, eta haiek guztiak gure markekin merkaturatzen ditugu.

  • aligator logo

    Kalitate handia baloratzen duen baina prezio lehiakorrei uko egiten ez dien merkatu-segmentu bati zuzendutako produktuak.

  • amura logo

    Lehiakortasun handiagoa behar duen baina produktuen kalitate onari uko egiten ez dion merkatu bati zuzendutako marka.

  • amatsu logo

    Magrebiar merkatuari zuzendurako kalitatea-prezioa erlazioa bikain konbinatzen dituen marka.

globalimar empresa
map

Ekoizpena eta hornidura

Globalimar-en, inportatzen ditugun produktu guztien trazabilitatea kontrolatzen dugu. Nagusiki herrialde hauetan arrantzatzen eta ekoizten dugu:

Asiako hego-ekialdea: Txina, Vietnam, India, Malaysia, Indonesia, Bangladesh eta Thailandia
Europako iparraldea: Eskozia, Irlanda, Herbehereak, Danimarka, Groenlandia eta Islandia
Ipar Amerika: Estatu Batuak eta Kanada

Merkaturatzea

Globalimar-en, nagusiki Europan eta Afrikako iparraldean merkaturatzen ditugu produktuak, nahiz eta gaur egun Espainia den gure merkatu nagusia.

Saltzaile propioak dauzkagu Europan (besteak beste, Frantzia, Belgika, Italia, Alemania eta Grezia) eta Marokon, eta agenteak munduko gainerako tokietan.

Globalimar-ek oso politika komertzial argia du, eta gure produktuak salmenta-kanal hauen bidez soilik banatzen dira:

  • Banaketa tradizionala: izoztuen handizkariak eta banatzaileak
  • Elikadura modernoa (txikizkakoa): elikatze-kate nazionalak eta eskualdekoak
Webgune honek «cookie» propioak eta hirugarrenenak darabiltza zerbitzu hobea eskaintzeko. Hemendik nabigatuz gero, erabiltzaileak haien erabilera onartuko du. Informazio gehiago
ONARTU